Edukira joan

The Day of the Triffids

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Day of the Triffids
Datuak
IdazleaJohn Wyndham
Argitaratze-data1951ko abendua
Generoazientzia-fikzioa eta Zientzia-fikzio post-apokaliptikoa
Jatorrizko izenburuaThe Day of the Triffids
ArgitaletxeaMichael Joseph (en) Itzuli
HerrialdeaIngalaterra

The Day of the Triffids (euskaraz Trifidoen Eguna), 1951ko John Wyndham idazlearen eleberri post-apokaliptiko bat da.

2001ean Simon Clark eleberrigileak The Night of the Triffids jarraipena idatzi zuen.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Zeruan argi berde arraro batzuk agertu dira eta gizaki gehinek fenomeno hau ikusi ahal izateko beren begirada goratu dute. Biharamunean denak itsu daude. Oraindik ikusmena duten gizaki gutxi batzuek etsipena eta basakeria nagusi diren mundu batean bizirauten saiatzen dira. Bill Masen horietako bat da, ospitalean trifidoak deritzoten eta gizonak sorturiko landare mutante baten erasoak sortutak zaurietatik osatzen ari baitzen. Trifidoak mugitzeko gai diren eta mingain pozoitsu bat garatu duten landare erraldoiak dira. Orain landare hauen asmoa zein den ohartu dira, trifidoak Lur planetaz nagusitu nahi dute... oraindik bizirik dauden gizakiek hori galarazi beharko dute.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]